Balio-urritasunen bat daukaten lagunen laneratzea bultzatzeko asmoz, hainbat udalerritan Loregorri enpresak jarriko dituen loradendetatik lehendabizikoa zabaldu zuten astelehenean Leioako bulevardean. 'Lore bildu berriak, arrazoizko prezioan' lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza Sailaren, Eudelen eta Leioako Udalaren laguntza jaso du egitasmo honek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!