CSI-CSIF sindikatuaren iritziz, "desegokiak izateaz gain, legez kontrakoak" dira horrelako jokabideak "demokrazia garaian". Hori dela eta, auzitegietara jotzea erabaki zuten bere garaian. Epaileak Udaltzaingoko nagusi ohiaren alde egin zuen orduan. Ondorioz, sententzia horren aurkako helegitea aurkeztea erabaki du Getxoko Udalak, sindikatuko kideen hitzetan.
Gaur egun, Udaltzaingoko burua dena, ofizialorde postua hartzeko egokia zen ala ez erabaki behar zuen epaimahaian parte hartu zuen Ortizek. CSI-CSIFek salatu duenez, "auzitara eraman nahi zuen horregatik Udalak". Epaimahai horretan, Udaltzaingoko aditu gisa baino ez zuela parte hartu adierazi du sindikatuak. Hori dela eta, erantzunkizunak beste pertsonengan bilatzeko eskatu diote Zarraoari, "Humberto Cirarda alkate ohia eta lege-aholkuak ematearen ardura duen udal idazkaria" aipatuz.
Honen arira, "nahiz eta Zarraoak behin baino gehiagotan horrela adierazi", alkatearen aurkako inolako azpijokorik ez dagoela gaineratu dute.