Baina ekintza hau ez da PPk eginiko ekintza lotsagarri bakarra (eta bide batez, PSEren ezjakintasuna aipatzekoa ere bada, Donostian falangekoekin batera eta Bilbon abertzale askorekin batera; Katalunian independentistekin, Extremaduran Euskadiko autonomia deuseztatzea eskatzen
) zerrenda luzeegia egin beharko baigenuke guztiak zenbatzeko eta harrigarria da nola hauteskundeetan botu berdinak edo are hobeagoak lortzen dituzten.
Honek agerian uzten du Euskal Herrian daukagun zatiketa nabaria, alderdiek eginikoa berdin baitzaie herritar askori, ideologia erabat barneratua baitute, konstituzionalistak direnak berdin izaten jarraituko baitute eta abertzaleokin, gauza bera. Eta egia esan, ezinezkoa ikusten dut bi aldeen arteko akordioa.
Beraz, tontakeri bat izango litzateke Euskal Herrian gatazka bat existitzen dela ezeztatzea, biolentzia egongo ez balitz zatiketa berdin jarraituko bailitzateke eta iruzur handi bat da PPSOEren (zertarako ezberdindu?) larritasun handiena biolentzia dela esatea, abertzaleon batasuna baita gehien kezkatzen dien kontua. Hau da, bakea abertzaleen batasuna ekarriko balu, zertarako bakea! Biolentzia dagoen bitartean beste arazo guztiak ezkutatzen baitituzte eta abertzaleak zatikatuak. Eta bitartean, euskaldunok gure etorkizuna aukeratzeko bide bakarra itxia dugu: bakea.
Pasa den azaroaren 20an Eusko Jaurlaritzan ekintza harrigarri bat suertatu zen; Mayor Oreja bere eserlekuan ez zegoelarik Carlos Iturgaizek, PPkoa ere, bi botu eman zituen; berea eta bere kidearena. Hasieran Iturgaizek nahi gabe izan zela esan zuen, ukondoarekin eginiko ekintza lazgarria. Gezurrak buztana labur. EITBk egun batzuetara Jaurlaritzan filmaturiko zinta erakutsi zuen ikusleei, non argi ikusten zen nola ukondoa benetan eskua zen (edo Atutxak esan zuen bezala, falangea
) eta ekintza bi alditan errepikatzen zen. Honen ostean, Iturgaizek barkamena publikoki eskatu behar izan zuen, zoritxarreko kontua zela eta beste zenbait lelokeri gertatutakoari garrantzia kendu nahian.