Kultura Kontseiluko araudia onartu zuen, asteazkenean egindako osoko bilkuran, Erandioko Udalak. Erakunde honetan, udalerriko kultura, gizarte eta kirol elkarteek edukiko dute parte hartzeko aukera eta, hauek dauzkaten beharrak eta antolatzen dituzten ekintzak arautzea izango du helburu.
Udal arduradunek adierazi dutenez, hiritarren parte hartzean dagoen hutsunea bete nahi dute horrela. Sei hilabetean behin bilduko da Kultura Udal Kontseilua. Hala ere, beharrezkoa bada, batzar gehiago egiteko aukera dagoela adierazi dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.