Dena prest euskal futboleko jaialdi handirako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 26a, 22:06

Dena dago prest bihar Euskal Selekzioak Uruguayen aurka jokatuko duen partidarako. Sarrera guztiak ia agorturik daude jada, San Mames bete-betea egongo den seinale, euskal futbolaren jaialdi handia ospatzeko.

Gainera, urtero legez, Ibilaldia ere bere lekua edukiko du berdegunean. Aurten, Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastoletako haurrek ikuskizun paregabea antolatu dute biharko, partida hasi aurretik.

Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarrik deituta, arratsaldean bildu dira Lezaman biharko partiduko 20 jokalariak. Kontrako taldeari dagokionez, 2006ko Alemaniako Mundialerako sailkapenean sartzeko zorian dago.

Bi hautatzaileek lehiakortasunean oinarritutako talde bat osatu dute, berritasun askorekin, gainera. Partidu honetara deitutako hogei jokalarietatik zortzi Athletic-ekoak dira eta bost Realekoak.Beste askoren artean Asier Riego, Fran yeste, Luis Prieto, Pablo Gómez eta Carlos Gurpegi izango ditugu zelaian.

Beti bezala, euskal futboleko jaialdi bat ospatzea da asmoa, beti ere irabazteko gogoa galdu gabe.

Duela bost urte 5 eta 1 irabazi zion Euskal Selekzioak Uruguayko selekzioari. Azken horrek, aurten, bere taldeko jokalari hoberenak ekartzeko konpromisoa hartu zuen, baina azkenean talde gaztea aurkeztu du San Mamesen. Bere jokalarien artean izango dira Sevilla taldeko German Hornos, River Plate taldeko Diogo, Juventuse-eko Rubén Olivera eta Diego Perrone Mexikoko ligako jokalaria.

San Mames bete egingo da. BBK-ko kutxazain automatikoetan salgai egondako sarrerak agortu egin dira, baina oraindik San Mameseko lehiatilan eros daitezke.

Ilusioa beti erakutsi dute Selekzioko jokalariek. Gaur arrtsaldean baino ez dute entrenatuko denek batera, eta litekeena da bihar goizean ere San Mamesen bertan entrenamendu txiki bat egitea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun