Goizeko bostak aldera triskantza amaitzean, mutila inguruetako etxarte batetan aurkitu zuten, lurrean etzanda, odoletan, bihotzean labainkada bat zuelarik. Anbulantzia bat deitu baina berrogei minutu itxaron ostean jadanik berandu zen. Hala ere, herriko anbulategira eraman zuten, bertako baliabide apalekin zeozer egiteko asmoz, agian. Egunkariek euren gustura zabaldu zuten berria. Dirudienez, F.J.k bere anaia defendatzeagatik galdu zuen bizia, baina irakurle gehienek ez dakitena da mutilak arreba bat baino ez zuela eta momentu hartan hau Bilbon zegoela.
Bestetik, hedabideek hiru labainkada jaso zituela aipatu zuten, bakarra izan zenean. Beste bi ezinbesteko datu ixilpean gorde zituzten 'bertsio ofiziala' idaztean, anbulantziak berrogei minutu berandutu zela eta diskotekaren atean dozena bat gazte burrukan ikustean eta haien aurretik hainbat aldiz pasatuta ere, polizia kotxea ez zela gelditzeko gai izan, ustez haien lana zenaz arduratzeko. Hilketa honekin beharbada gaur egun segurtasun indarrek azkenengo urteetan emandako aurrerapen teknologikoekin beren eraginkortasuna eta aldi berean gure herriko segurtasuna hobetu ote duten galdetu beharko genieke gure buruei.
F.J. gaztearen kasuan, diskotekaren atetik igarotzean, eta bertan zegoen iraultza ikusita polizi kotxeak gelditu izan balu, ziurrenik gure artean egongo litzateke oraindik. Zoritxarrez, hori ez zen gertatu. Joan den urriko 27an bere lagun minenek eta bigarrenez bere familiak omenaldi hunkigarria eskaini zioten bere auzoko enparantzan, aurretik Zamoran lurperatua izan ostean. Bakoitzak bere konklusioak atera ditzala.