Gazte bat zauritua Erandion bere kotxea iraultzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 29a, 16:44

Etzaintzak jakitera eman duenez, A.M.D. izeneko mutil gaztea zauritua gertatu zen atzo Erandion, bera gidatzen ari zen kotxea errepidetik irten eta irauli egin zenean.

Goizean, 7:30ak baino apurtxo bat lehenago gertatu zen auto-istripua, N-637 errepidean, Getxorako norabidean. Oraindik zergatik ez dakitela, Bilboko matrikula zeukan Seat Ibiza galtzadatik atera, eta erdibitzailearen kontra jo ondoren, irauli egin zen.

Istripuaren ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten A.M.D. 27 urteko mutila, zauriak sendatzeko. 8:45ak arte,moztuta egon behar izan zuen errepideko karriletako bat. Ordu horretan kendu baizuten kotxea erditik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun