Haurrentzako Gabonetako Parkea gaur eta bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 29a, 17:18
Gaur eta bihar Haurrentzako Gabonetako Parkea egongo da zabalik Sopelako Urko Kiroldegian, haurrentzako eta gazteentzako hainbat jarduerekin: puzgarriak, ludoteka, eskulanetako tailerrak, zezen mekanikoa, play station, dardoak, scalextric... Goizez, 11:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara izango da ordutegia. Sarrera dohainik.

Horretaz gain, abenduaren 29an (gaur), 20:30etatik aurrera, haur eta gazteentzako diskoteka jarriko dute Urkon bertan. Abenduaren 30an (bihar), berriz, Noisy Nights taldeak urte bukaera festa eskainiko du, leku eta ordu berean.
Beste alde batetik, ohitura zaharra berreskuratuz, 'Urte barri' kanta abestuko dute urtarrilaren 1ean, ordu batetan, udaletxe aurrean. Urtarrilaren 2an, berriz, txotxongilo ikuskizuna emango dute Zipiriñe antzerki eskolakoek, udaletxeko hall-ean, 18:30etik aurrera. Sarrera dohainik da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun