'Gabonetan ere, euskaraz irakurriz gozatu' lelopean Barrikako Udal Liburutegiak Gabonetarako antolatu duen egitarauaren barruan, makilajeak egingo dituzte abenduaren 30an, beste hainbat ekintzeekin batera. 11:30ean hasi eta 13:30ean amaituko dira tailerrak, liburutegian.
Haurrak euskaraz irakurri ez ezik, liburuitegia erabil dezaten ere sustatzeko asmoz, 'Gabonetan ere, euskaraz irakurriz gozatu' lelopean Barrikako Udal Liburutegiak antolatu duen kanpainiaren azken ekitaldia da biharkoa. Bertan aurkitu ditzaketen libururik interesgarrienak eta erakargarrienak aurkeztu dizkiete haur zein gazteei. Horrekin batera, irakurzaletasuna eta aisiarekin lotutako hainbat aktibitate egin dituzte Gabonetako oporretan. Gainera, euskarazko liburuekin lotutako gaiak izanik, Euskararen Eguneko jardunaldietako ekintza bezala hartu dute egitasmoa. Hori dela eta, Uribe-Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko dirulaguntza jaso du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.