Uribe Kostako Korridoreko obrak urrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 30a, 20:06

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 2004ko urrian hasiko dira Uribe Kostako Korridoreko hurrengo tartea eraikitzeko lanak. Berangoko Mimenaga auzoa eta Sopelana lotuko ditu zati berri honeki, eta bi kilometro inguruko luzeera edukiko du errepideak. Gainera, teknikoki, konplexutasun handikoak izango omen dira lanak, hasteko, aldapa jarri behar dutelako Mimenagako errotonda parean. Horren adibide, beharko dituzten 36.799.293 euro.

Uribe Kostako Korridoreko zati berria eraikiz, Mimenagako errotonda eta Sopela artean egunero sortzen diren kotxe-iladak saihestu nahi dituzte, Aldundiko arduradunek adierazi dutenez. Larrabasterrako zubi inguruan egingo du lotura errepide berriak. Ondoren, Azkorri, Arrietara eta Atxabiribil hondartzekin loturak ezarriko dira iparraldetik, uda partean, kostaldetik datozen kotxeak Larrabasterrako eta Sopelako herriguneetan sar ez daitezen.

Hegoaldeko Saihesbideak, berriz, Urkorako bidean, Larrabasterrako zubia eta Gatzarriñe kalea lotuko ditu, Sopelan Enrique Urrutikoetxea kaletik sartu ahal izateko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun