Bide batez, Udaltzaingoak piroteknia-materiala saltzea debekatuta dagoela gogorarazi nahi izan die hiritar guztiei orokorrean, eta saltzaileei bereziki. 'Lehergaien Arautegian' jasotzen da espreski debekua, eta horrela jakinarazi zuen Alkatetzak bando baten bitartez.
Astelehenean atzemandako piroteknia-materiala Galdakaoko Guardia Zibileko Arma eta Lehergailu Biltegira eraman dute dagoeneko.