Petardo batek eztanda egiterakoan, zauriak jaso ditu aurpegian gazte batek

Erabiltzailearen aurpegia
Goizaldeko seirak aldera, D. E. A. 19 urteko getxoztarra atenditu behar izan zuten, urtarrilaren 1ean, DYAko larrialdi zerbitzuek, petardo batek aurpegian eztanda egin ziolako. Algortako Euskal Herria kalera hurbildu zen anbulantziako kideek, zauriak larriak ez zirela ikusi ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.
Irakurle agurgarria:

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.


Izan zaitez HIRUKAlagun