Amsterdameko Hitzarmenaren arabera, 2004ko maiatzerako araututa egon beharko luke inmigrazio eta asilo politikoak Europar Batasunean. Inmigranteen sarrerak, erresidentzia baimenak, familiak elkartzeko arauak, edo horiei guztiei dagozkien eskubide zibil, sozial eta politikoak, esatebaterako, ziurtatzeko akordio berriak lortu behar izango lirateke Europar Batasunean.
Ez omen da lan erraza izando, ordea, Europako estatu gehienetan gertatzen ari denari begiratzen badiogu. Politika kontserbadoreak dira nagusi eta hauek neurri polizialei ematen dizkiete lehentasuna inmigrazioak sor ditzakeen arazoak konpontzeko. Inbasio edo uholde hitzak erabiltzen dituzte ezarri dituzten politika murrizgarri horiek justifikatzeko, alegia, mugen kontrola sendotzea, erresidentzia eta lan baimenak lortzeko araudia gogortzea edo etorkinen familien eskubideen murriztea, besteak beste. Ez dira aintzakotzat hartzen emigrazioaren zergatiak eta horrek guztiak sare klandestinoen eraikuntzan eta etorkinen esplotazioan eragin nabarmena dauka.
Kriminalizatu egiten dituzte etorkinak eta, kasurik onenean, lan esku merke bezala edo demografía bultzatzeko erabiltzen dituzte.
Beharrezkoa da etorkinak Europar Eskubideen Kartan sartzea eskubide subjektudun bezala tratatu ahal izateko eta herritartasun osoa lortzeko, egoera zibil, sozial eta politiko osoa bermatua izan dadila.