Geltoki berriak jarriko dituzte Bizkaibuseko EHUko eta Armintzako lineetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 5a, 21:56

EHUko Leioako campusa Bilborekin lotzen duen Bizkaibuseko linean, aldaketan egingo ditu datorren asteazkenetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Herri Lan Sailak. Beste alde batetik, Plentzia-Gorliz-Andraka ibilbidean, hiru geltoki berri jarriko dituzte, Armintza Lemoizko Urizar auzoarekin hobeto lotzeko.

A2312 linearen bidez, EHUko Leioako campusera doazenek, geltoki berria edukiko dute Bilboko Juan de Garay kalean. Geldialdi honek San Adrian, Miribilla eta Eskurtzeko auzokideei emango die zerbitzua .
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun