Leioako motorista bat hil da Avanzada errepidean gertatutako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 7a, 21:28

Motorrean zihoan Leioako bizilaguna hil zen, atzo arratsaldean, Erandio parean, Avanzada errepidean (BI-637) izandako istripuaren ondorioz. 15:50ak aldera gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak jakitera eman duenez, zartakoarengatik jasandako zauri larrien eraginez, une-unean hil zen motorra gidatzen ari zen R.R.M. gizona. Oraindik ere, ezbeharra zergatik gertatu zen ikertzen ari dira.

Istripuaren ondorioz, Getxorantz doan Avanzada errepideko karrila moztu behar izan zuten, baina honek ez zuen auto iladarik sortu. Hildakoaren gorpua Bilboko Auzitegi-Patologia Zerbitzura eraman zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun