Kultura eta kirol taldeen dirulaguntza eskaerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 7a, 22:57

Martxoaren 31ra arte, Getxoko Udalari dirulaguntza eskatzeko aukera edukiko dute udalerriko kultura eta kirol taldeek. Horrela nahi izan ezkero, eskari orria Udal Erregistroaren zigiluarekin, elkartearen izena eta IFK zenbakia, eta eskaria aurkezten duena elkarteko zeren modura ari den aurkeztu beharko dute elkarteek. Horretaz gain, diru laguntza jasotzen duten ala ez jakinarazteko helbidea ere jarri beharko dute.

Gainera, aurreko ekitaldian egindako jardueraren txostena eta honen balantze ekonomikoa erantsiko zaio eskaerari (sortu berriak diren erakundeek izan ezik). Oraingo eskariari dagokionez, dirulaguntza zein jarduerarako nahi den ere azalduko beharko da, horietako bakoitza nori bideratuko zaion eta irekia ala elkarteko kideentzako soilik izango den argituz. Azkenik, diru laguntza eskatzen den ekitaldirako daukaten diru sarrera eta gastuen aurrekontua ere aurkeztu beharko da.

Udalari dirulaguntza lehendabiziko aldiz eskatzen diotenen kasuan, arestian aipatutako guztiez gain, talde horrek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda duela frogatzen duen agiria ere eraman beharko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun