Tailerrak martxan Berangoko txiki-ludotekan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 8a, 21:20

Gabonetako oporren ostean, gaur burutu den tximeletak egiteko tailerrarekin zabaldu ditu ateak Berangoko txiki-ludotekak. Hurrengo ostegunetan ere argizarizko marrazkiak, arkatz-ontziak eta plastilinazko hizkiak egiteko aukera izango dute, hurrenez hurren, 3 eta 8 urte bitarteko haurrek. Astelehenetik ostiralera 16:30etik 18:30era egongo da zabalik.

9 eta 14 urte bitartekoentzako ludoteka, berriz, 18:30etik 20:00etara egongo da zabalik astegun guztietan. Besteak beste, zotz-poteak, eskutitza-orriak, plastilinazko hormairudiak eta mamu irudiak egiteko aukera izango dute gaztetxoek ostiral honetan hasita.

Erakusketa urtarrilaren 18ra arte

Berangoko Kultur Etxeak 'Africa, la gran olvidada' izeneko argazki erakusketa hartuko du hilaren 18ra arte. Honen bidez, kontinente horretako hainbat herrialdetan egiten duen lana erakutzi nahi du Tierra de Hombres en el Mundo gobernuz kanpoko erakundeak.

Simon de Otxandategi kaleko egoitzan dago ikusgai, lanegunetan arratsaldeko 16:30etik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara. Igandeetan ere 11:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun