"Informazioaren Gizartean hizkuntza aniztasuna" babestu eta horren gaineko "ingeniaritza-lana" sustatzeko asmoz, Club Unesco Metalingua fundazioa abian jarri dute Bizkaiko hainbat enpresarik eta adituk. "Hizkuntza gutxituak oinarri dituzten internet komunitateen ohiturak" ere aztertuko ditu Erandioko Geinsa enpresan egoitza izango duen erakunde berriak. Bide batez, gizatalde hauen laguntzaile eta eragile izateko asmoa dute.
Erabiltzen ari diren dokumentu eta edukien jatorria bestelakoa izanda ere, Interneten hizkuntza gutxituak erabiltzeko beharrezkoak diren sofware multzoak, mintzaira horietan jarduten direnen eskura jarri nahi ditu Club Unesco Metalinguak. "Euren ama-hizkuntza lanean ere erabili eta garatzeko aukera edukiko dute horrela", erakunde berriaren sustatzaileek adierazi dutenez.
Besteak beste, Gregorio Uribe-Etxebarria Geinsako administratzailea izendatu dute fundazioko lehendakari. Eta Miguel Angel Morón Eusko Jaurlaritzako Herri-Babesa Saileko zuzendari-ohia izango da lehendakariorde.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.