Orain modan jarri diren badenak ere aipatu nahi nituzke. Nire ustez, kotxeen abiadura murrizteko beste metodo batzuk aukeratu beharko lituzkete. Baden hauekin kotxeen amortiguadoreak kaltetzen dira eta, batzuetan, kaltegarria izan daiteke kotxe barruan dauden pertsonen bizkarrerako ere bai, gehienetan badenak handiegiak direlako.
Lehenago aipatutako guztia Algortako bidegurutze ospetsu batean aurkitu dezakezue; Benantzion alegia. Bertan, espaloiaren zabalkuntzaren ondorioz errepidea estuegia da eta ezinezkoa da, aldi berean, bi kotxek bertan eraikitako bi errotonda txikiei bira ematea. Hauen artean, eta errotondetatik ateratzean ere, baden eder batzuk aurkituko dituzue, lau gutxienez.
Udalak garrantzitsuak diren gauzetarako erabili beharko luke dirua. Nik momentuz QUAD bat erosiko dudala uste dut, Benantzioko bidegurutzean zirkuitu ederra baitugu. Gonbidatzen zaituztet.