Unibertsitariek azterketetarako ikasi ahal izateko, larunbat honetatik aurrera, gelak zabalduko dituzte astebururo, EHUko Bizkaiko instalazioetan. Besteak beste, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko aulategian eta Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako eraikin nagusiko beheko solairuan (Luis Briñas kaletik sartuta) jarriko dituzte ikasgelak. Urtarrilaren 10, 11, 17, 18, 24, 25 eta 31an, eta otsailaren 1ean egongo dira zabalik, 9:00etatik 19:30ak arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!