Jesús Isasi Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko kideak "lotsagarritzat" jo du egoera. "Egunean lau aldiz 1.500 haur inguru igarotzen dira trenbideen gainetik, eta 4.500en bat kotxe. Gainera, bost minutuko maiztasuna dauka metroak", nabarmendu du.
Aldundiak PPk aurkeztutako zuzenketak atzera botatzeko argudioak ere ez ditu ontzat hartu. Izan ere, erakundetik dagokien gaia ez dela esaten duten bitartean, "zeharka bada ere" euren ardura ere badela uste du Isasik; Garraio Partzuergoa Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak berak eta Bilboko Udalak osatuta dagoelako.
"Jaurlaritzak eta Aldundiak lehenbailehen egin beharko lituzkete obrak, Getxoko alkateak berak ere zeozer eskatu beharko luke bere udalerriarentzat", gaineratu du PPko batzarkideak. Ildo berean, bere alderdiak trenbidea lurperatzea eskatzen jarraituko dutela adierazi du. Proposamen berria aurkeztuko omen dute laster.
Getxoko Maidagan kalean trenbidea lurperatzea eskatu du Jesús Isasi Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko kideak. Foru Aldundiak oraindik ere konponbiderik ez duela eman salatzearekin batera, "lotsagarritzat" jo du egoera. Lurperatze lanetarako inbertsioak metroko Bigarren Linea egitea baldintzatuko zuelakoan, egitasmoa atzera bota zen orain dela bi urte, popularren ordezkariak gogoratu duenez, udalerrian gaur eguerdian eskainitako prentsaurrekoan.