Go eta Software Librea - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar-eko langilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 13a, 22:09

Go

Go Txinan sortutako joko bat da, orain dela 3.000 edo 4.000 urte inguru.

Txinan Wai Qi, Korean Baduk eta Japonen Igo deitzen diote. Internazionalki Go esaten zaio. Asian bereziki popularra da eta azken hamarkadetan Amerika eta Europan ere zabaltzen ari da. Jokoaren helburua kontrakoa baino lurralde gehiago kontrolatzea da, horretarako kontrakoaren piezak isolatuz.

Herrialdeen arteko erlazioen metafora gisa ulertzen da, eta estrategia militarra irakasteko erabili zen Japonen Shogunen garaian. Arauak oso errezak dira eta momentuan ikasten dira, baina goi mailako jokalaria izateko profesionalek bizitza osoa ematen dute.

Go eta ordenagailuak

Ordenagailuei giza adimena lortzeko zenbat falta zaien Go jokoak frogatzen du askorentzat. Xakean profesionalen mailako programak egitea lortu bada ere, Go programa onenak jokalari amateur baten maila dute. Bereziki harrigarria kontutan hartzen badugu oso arau gutxi eta sinpleak dituela.

Programen maila "kaskar" horren azalpena ez da ahaleginik egin ez dela, urtero ordenagailu programen arteko txapelketak antolatzen dira eta garrantzitsuenean irabazleak 300.000 Yen eramaten ditu, eta giza profesional bat irabazteko gai zen programa bat garatzen zuenari Taiwango 40 milloi dolarreko saria eskeintzen zion 1997an hil zen dirudun batek. Inork ez zuen lortu.

Software librea

Gaur egun dauden programa indartsuenetako bat GNU proiektuan dago: GNUGo. Urtez urte txapelketetan gora egin du, eta 2003an irabazi ditu programen arteko txapelketetako batzuk. Dena dela, askoz herrikoiagoak dira Internet bidezko Go zerbitzariak, bertan egunero ehundaka partida jolasten dira mundu osoko jokalarien artean. Go zerbitzai onenen kodea librea da ere.

Estekak:

http://gozoro.webgune.net
http://www.gnu.org/software/gnugo/gnugo.html
http://www.fsfeurope.org
http://www.european-go.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun