Buru-urrientzako Erromoko egoitzak 4 solairu izango ditu, 25-30 bat lagun hartzeko, eta Bideak foru erakunde publikoa arduratuko da eraikitzeaz. Guztira, 530 mila euroko aurrekontua izango du egitasmoak, 18 hilabeteko epean amaituta egoteko. Hori dela eta, 2005eko azken hiruhilekorako amaituta egon beharko litzateke, Zarraoak adierazi duenez.
Erromoko Ikastetxea zaharberrituko dute
Beste alde batetik, obra lizentzia eman dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Getxoko Udalak, Erromoko Ikastetxe Publikoko haur hezkuntzarako eraikina zaharberritzeko.
Orain dela urtebete, eraikinaren egonkortasunean akats bat somatu zuten. Egitura hoben egin zuen eta berehala beharrezkoak ziren indargarriak jarri zituen Udalak. Gaur egun, eraikinak segurtasun neurriak betetzen dituen arren, behar-beharrezkoak dira egitura konpontzeko lanak.
Zarraoak azaldu duenez, Hezkuntza Sailari dagokio proiektua eta obren gastua. Lan txikia omen da, eta oraindik zehaztu gabe dago noiz hasiko diren. Eusko Jaurlaritzak 4 mila euro emango ditu horretarako.