Hala ere, hau ez da Bizarra Lepoanek negurako antolatu duen ekitaldi bakarra. Otsailaren 5ean hasi eta apirilaren 29ra arte, areto dantza ikastaroa egingo dute ostegunero, Algortako San Nikolas ikastolan, 19:00etatik 20:30etara. Izena eman nahi duten bazkideek 9 euro ordaindui beharko dute; ez bazkideek 12 euro.
Otsailaren 4an, berriz, Literatur Txokoaren ordua helduko da, 19:30etik aurrera. Pako Aristi idazlearekin berbalditxoa egiteko aukera izango dute, "Libreta horiko Poemak" liburuaren inguruan, Aldai Kulturgunean batzen diren guztiek.
Informazio gehiago gura izanez gero:
Bizarra Lepoan Euskara Elkartea
Karitate kalea, 1-10 bulegoa (Algorta - Getxo)
94 491 43 57
Urtarrilaren 27tik apirilaren 6ra bitartean, bertso ikastaroa antolatu dute ALBE Algortako Bertsolari Eskolak eta Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Eskolak asteartero izango dira, 20:00etatik 22:00etara, Aldai Kulturguneko areto nagusian eta Josu Landeta ALBEko kidea izango da irakaslea. Izena emateko epea urtarrilaren 23ra arte egongo da zabalik, 30 euro Euskadiko Kutxako kontu korrontean sartuz (3035 0221 74 2210001961) edota ALBEra (605 704 385) edo Bizarra Lepoanera (944 914 357) deituz.