Aurrikusitako 3.369 etxebizitzak "nahikoa" direla dio Berangoko alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 15a, 20:44

Hurrengo 16 urteetako barne zein kanpo hazkundeari erantzuna emateko, 3.369 etxebizitza egitea "nahikoa" dela adierazi du Miren Dobaran Berangoko alkateak, IU-EBk egindako kritikei erantzunez. Bilbo Metropolitarrerako, Lurralde Plan Partzialak (PTP) ezartzen duen ehuneko 24ko gutxiengoa jaisteko udalbatzarrak hartutako erabakia, "gizarte-kohesioa" bermatzea du helburu, Dobaranek argitu duenez.

Aldi berean, familia bakarreko etxebizitzak egiteko asmoa dutenik gezurtatu du Berangoko alkateak. "Dentsitate baxu-ertainean oinarrituta eraiki dugu azkeneko urteetan. Lurralde Plan Partzialak planteatzen duena, aldiz, basatikeria da. Herriaren oreka apurtuko luke", dino Dobaranek. Hori dela eta, PTPari alegazioak aurkeztea erabaki du Udalak, gutxiengo kopurua 4.430 etxebizitzatik 3.369ra jaisteko (ehuneko 24 gutxiago). Erabakia EAJ-EA eta PSE-EEren aldeko botoekin eta PPren abstentzioarekin onartu zen astelehenean. IU-EBk aurka bozkatu zuen.

Alkatearen hitzetan, "etxebizitza kolektiboa sustatzen eta, gizarte-kohesioa eta udalerriaren oreka bermatzen" jarraituko du Udal Gobernuak. "Landaidan 75 etxe eraikiko bagenitu, bata bestearen ondoan egongo litzateke. Ez dugu 'Santutxurik' nahi Berangon", adierazi du Dobaranek PTPk planteatzen duena "basakeria" dela azaltzeko.

Gaiaren inguruko albisteak:

Udal Gobernuaren etxebizitza politika kritikatu du Berangoko IU-EBk (2004 Urt 13)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun