Algortako Arraun Taldeak eta Raspas-ek erabiliko luketen arraun-pabiloia Getxoko Kirol Portuan egiteko asmoa, berriro ere, azaldu du Inaki Zarraoa alkateak. Berak aipatu duenez, "negoziaketak oso aurreratuta" daude Kirol Portua Elkartea eta Getxo Kaiarekin. "Alderdi guztiek beren borondatea agertu dute akordio batera iristeko, eta proiektuaren idazketarako aurrekontu bat prestatuta dago. 2004ko lehen sehilekoan egingo da", adierazi du Zarraoak.
Eraikuntza honen aurrekontua 300 mila euro ingurukoa izango da. Hori dela eta, beste herri erakunde batzuren laguntza eskatuko du Udalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.