Ospitaleko larrialdi zerbitzuak nahiko kaskarrak dira. "Box"-etan uzten zaituzte zaborra izango bazina bezala, zutaz ahaztu egiten dira eta, orduak eta egunak pasa daitezke norbait etorri arte.
Nire ustez, hobeto antolatuta egon beharko lirateke, gaixo bakarra egon beharko litzatekeen tokian, bizpahiru sartu beharrean. Larrialdietan sartu bezain pronto, gaixoa aztertu eta behaketa atalean utzi beharko lukete, dagokion patologiaren arabera sailkatuz. Mediku, ATS eta erizain bat egon beharko lirateke gaixo bakoitzeko.
Gurutzeta Ospitaleko Larrialdiak Marx anaien kamarotea dirudite eta, nire ustez, serio hartzeko gaia da, batzuk oso gaizki heltzen baitira. Beste batzuk, ordea, ezer gutxirekin. Azken hauek bota beharko lituzkete, dena okupatu ez dezaten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.