Ibilbidea egingo dute Santa Marinako haitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 19a, 20:15

Santa Marinako haitzen inguruan, Sopela eta Urduliz lotuko dituen bidea egiteko proiektua bultzatzen dihardute bi herri horietako udalek. Honen bidez, xendazaletasuna eta trekking-a praktikatu ahal izango dira bertan. Egitasmo berri honen xehetasunak adosteko bidean daude Sopela eta Urdulizko udal korporazioek. Eta Jataondo mendi-nekazaritza elkarteak ere parte hartuko du.

Bide batez, Santa Marina inguruko hainbat toki egokitu nahi dituzte. Besteak beste, Fernando Ansoleaga parkea txukundu eta bertako zuhaitzak sendotu nahi dituzte, inausketa kontrolatua eginez. Horretaz gain, Gatzarriñeko errepidea haitzekin lotzen duen bidea ere konponduko dute: hilerritik hurbil dagoen beheko zatia asfaltatu eta goiko zatia egokituko dute, Santa Marinan dagoen parkera oinez heltzea errazteko.

Aipatutako lurrak Sopela barruan daude. Urdulizko Udalak, berriz, proiektua gauzatuko du herriarenak diren lurretan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun