Etengabe garbituko dituzte Getxoko ibaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 19a, 20:15

Getxoko ibaiak urte osoan zehar garbituko ditu Udalak, egoera egokian mantendu ahal izateko. Orain arte, urtean birritan egiten zen garbiketa, baina landaretzak ibaiaren inguruan duen indarra dela eta, areagotu egin behar izan da. CESPAk edukiko du lan horren ardura.

Joan den azaroan, udalerriko lorazaintzaz arduratzen den Segema enpresarekin Udalak lortu zuen akordioari esker, enpresa horrek egin zuen garbiketa lana, 10.247 euroko gastua suposatuz. Ibaien bazterrean zeuden landaretza eta zaborrak kendu zituen Segemak.

Orain, Getxoko garbiketa zerbitzuaz arduratzen den CESPA enpresarekin adostu nahi du hitzarmena Udal Gobernuak, herritik igarotzen diren ibaien garbiketarako, lan talde bat osatzeko ardura har dezan. Iñaki Zarraoa alkateak azaldu duenez, "ibaietan zein ezpondetan utzitako gauzak kendu eta, aldi berean, landareak moztu eta eramango dituzte ibaira berriro itzul ez daitezen".

Bolueko Hezegunea

Beste alde batetik, Bolueko Hezeguneko ibilbideak zaindu eta konpontzeko lanak esleitu ditu 5.332 eurotan Getxoko Udalak. Izan ere, inguru hau ahalik eta baldintza hoberenetan mantendu nahi dute, balio ekologiko handia duelako, zein getxoztarrek disfrutatu ahal izateko.

Zentzu honetan, inguru honetan egindako ekintzen artean, Hezegunea zeharkatzeko ibilbideak daude. Hain zuzen ere, bere mantenua da Udalak orain esleitu berri duena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun