Fadura kiroldegiko tarifak garestiagoak aurten

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 19a, 20:16

Fadura kiroldegiak tarifak igo ditu 2004 urtera begira. Hemendik aurrera, 145 euro ordaindu beharko dituzte urtero Getxon erroldatuta dauden familiak. Beste herri batzuetan bizi direnak, berriz, 275 euro. Gainera, seme-alaba bakoitzeko, euro bat (sei urtetik beherakoak) eta 39 euro (22-25 urtekoak) bitarteko diru kopurua ordaindu beharko da.

Banakako kuotei dagokienez, 95 eurokoa izango da getxoztarrentzat eta 177,5ekoa kanpokoentzat. Noizbehinka sartzeagatik, berriz, 5 euro ordaindu beharko dira; 3 euro 25 urtetik beherakoak.

Ehuneko 25eko beherapena aurrikusten du kiroldegiak, familia ugaritsuentzat. Eta ehuneko 65ekoa, udal erakundeak jarritako baremoak baino diru sarrera txikiagoak dauzkatenentzat.

Erromoko pilotalekua erabiltzeko aukera

Beste alde batetik, Erromoko ikastetxe publikoan dagoen pilotalekua erabiltzeko aukera edukiko dute getxoztar guztiek, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 22:00etara; eta asteburu eta jaiegunetan, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Kirik enpresan egin beharko dira erreserbak (kirol taldeek udaletxera jo beharko dute).

Informazio gehiagorako: 944 911 746
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun