Protesta egingo dute bihar Fadura aurrean Gourmet Comedores enpresako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 19a, 21:29

CCOO Euskadi sindikatuko Zerbitzuen Federazioak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar Gourmet Comedores enpresako langileek. Enpresa horrek Fadurako kiroldegian eskaintzen ditu bere zerbitzuak. Sindikatuak prentsa ohar bidez gaur jakinarazi duenez, kirol-instalazioetan hamar urtetik gora lanean ibili ondoren, enpresak plantila kaleratzea erabaki du, zerbitzua produktuak saltzen dituen makinekin ordezkatuz.

CCOO Euskadik Getxoko Udalari eta Fadurako kiroldegiari leporatu die langileak bere liskarren "bekatari" moduan erabiltzea. Hori dela-eta, bihar elkarretaratze bat egingo du, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00ak arte, Fadurako kiroldegiaren aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun