Erandioko PPko bozeramalearen ustez, "neurri alderdikoiak" hartzea suposatuko luke beste edozein erabaki, "udalerrian zatiketa eta gatazka areagotuz". Horretaz gain, "udal ordezkariek kontutan hartu beharreko sentsibilitate ezberdinak daudela" gogorarazi nahi izan dio alkateari Ruizek. Zinegotziaren ustez, "antolamendu juridikoan ezarritakoa betetzeaz gain, sentsibilitate guzti horiek kontutan hartzea suposatuko luke bandera guztiak jartzeak".
Proposamen honen bidez, "hainbatetan adierazi duten elkarrizketarako nahia frogatzeko aukera paregabea" daukate abertzaleek, popularren hitzetan.
Urriaren 28ko 39/81 Legeak ezarritakoa betez, "Ikurrinarekin eta Europako banderarekin batera, Espainiakoa" ere udaletxean jartzea eskatu du gaur Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaleak. Prentsa oharraren bidez, zinegotziak gogora ekarri duenez, "Arkauteko Ertzaintzaren Akademian, Ikurrinarekin batera, Espainiako bandera jartzea agindu du, orain dela gutxi, EAEko Auzitegi Nagusiak". Horrekin batera, "Ikurrina eta Espainiako banderaren arteko gatazkarik" ez dutela nahi adierazi du Ruizek. "Hori da, hain zuzen ere, Ibarretxe planak bilatzen duena; Ikurrina baino ez duelako guztion ikurtzat hartzen, Espainiako bandera bazterrean utziz. Guk, aldiz, biak udaletxean nahi ditugu, Europakoarekin batera, normaltasun osoz eta Legea betez", gaineratu du.