Irango lurrikaran kaltetuentzat, 300 euro eman ditu Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 20a, 20:40

Iranen izandako lurrikaran kaltetutakoak laguntzeko, 300 euroko diru-partida bideratu du Berangoko Udalak, Eudelek BBKn zabaldu duen kontu-korrontean. Izan ere, Laguntza Fondoa sortu berri du Euskal Udalen Elkarteak, 2003ko abenduaren 26an, herrialde horretako zati handi bat suntsitu zuen lurrikarak erangindako kalteak arintzeko.

Miren Dobaran alkateak adierazi duenez, "hondamendi horren eraginak sufritzen ari diren guztiei lagundu eta elkartasuna adierazteko, laguntza txikia eman nahi dugu".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun