Euren lanpostuei eusteko, Fadura kiroldegiko ateen aurrean bildu dira gaur Gourmet Comedores enpresako langileak. Izan ere, plantila kaleratzen dihardu hamar urteetan kirol-instalazioetan zerbitzua eman duen enpresak, hainbat produktu saltzen dituzten makinekin ordezkatzeko.
CCOO Euskadi sindikatuko ordezkari batek adierazi duenez, "gatazkari irtenbidea aurkitu behar zaio, udal kiroldegi batek horrelako zerbitzua eskaintzeari ezin diolako utzi". Kaleratutako langileak euren lanpostuetara "itzultzea" eskatzen diote Getxoko Udalari. Euren arteko liskarren "bekatari" moduan erabiltzea leporatzen diete Gourmet Comedores enpresari eta Udalari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.