Urtarrilaren 28an, asteazkena, 19:30ean Algortako kultur etxean, "Getxo Bilbo Metropoliaren Lurralde Plan Partzialaren aurrean" izenburupean mahai-ingurua izango da. Azken hauteskundeetara aurkeztu ziren talde politiko guztietako ordezkariak gonbidatuak izan dira. Parte hartuko dutela esanez erantzun dutenak hurrengoak izan dira:
- Fernando Hevia, Aralar.
- Iñaki Urkiza, IU-EB.
- Andrés Uriarte, EAJ.
- EA.
- Christian Reinicke, Getxo Bizia.
Moderatzailea: Aitor Gonzalbo.
Tamalez hauek izango dira lurralde antolamendurako plangintza honi buruz Getxon egiten diren ekitaldi publiko bakarrak eta ez Foru Aldundiak ezta udalek ere, ez dute Bilbo eta inguruko eskualdeen etorkizuna diseinatzen duen plan hau ganoraz azaltzeko ezer egin.
Eztabaida jardunaldiak eta gero, urtarrilaren 29an Getxo Biziak LPP honi egindako alegazioak eta proposamenak aurkeztu egingo ditu udal eta foru erregistroetan eta prentsa aurrean.