"Poeta hilen kluba" izango da BBKren bildumatik aukeratutako lana. Honakoan, narratzaile batek gidatuko du emanaldi osoa eta poesia izango da oinarri. Euskal Herriko eta Munduko hainbat poeten lanak eskainiko dituzte euskaraz. Gehienak eurek irakurriko dituzte baina badira, oraindik ere, poeten euren ahotik entzun litezkeenak.
Euskal Herriak eta Literarurak izan duen harremana eta euskal idazleen eta munduko idazleen arteko antzekotasunak landu nahi dituzte biharko saioan. Euskal Literatura munduko oparoena ez bada ere, kalitatean beste edozein bezain ona dela eta gaietan, arrazoietan zein tratamenduan munduko edozein literaturari bekaitz handirik izan behar ez diola pentsarazi nahi dute emanaldiaren bitartez.
Testuak eta egileak nahiko ezezagunak direnez, 'power point'-ean egindako muntaia batek poema testuinguru jakin batean kokatzen lagunduko dio ikusentzuleari. Zuzeneko musikak sentimenen soinu banda osatuko du.
Antolaketan parte hartzeko deia
'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com