Kontsumismoa vs. biziraupena, muturreko bi gizarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 22a, 18:38

Pertsona guztiak berdinak garela entzun behar dugu sarritan. Baina hori ez da egia izaten dirua tartean badago. Bestela zergatik utzi dugu Hirugarren Mundua horren marjinaturik, gu hemen hain ondo bizi garen bitartean? Ez litzateke zilegi denok berdinak izanda, guztion bizi-kalitatea ere hala izatea?

Gaur egu,n gure burua aberats legez daukagunon Lehen Mundu honen eta Hirugarren Mundu txiroaren arteko aldea geroz eta latzagoa da. Hemen, gizartea kontsumismoaren hatzaparretan harrapatuta dago eta bere dirua xahutzeaz eta norbere ongizateaz arduratuta bizi da, besteenaz kezkatu gabe. Txiroenek, aldiz, egunero bizitzen jarraitzeko borrokatu beharra dute. Hala ere, ezer gutxi egin dezakete kanpoko laguntzarik gabe, dituzten baliabide eskasak direla eta.

Horrela bada, mundu zoro honetan eman den desoreka guztiz konpontzeko giltza, botere eta diru nahikoa duten gobernu gutxi batzuek dute. Baina hauek munduaren erregeak direla uste dutenez, eta botereak korronpituta daudenez, besteen onuraren alde jokatu beharrean, nahiago dute ezertarako balio ez duten eta gizartearen kalterako diren gerra inozoetan dirutzak inbertitu.

Daukagunetik apur bat behar duenaren alde emango bagenu, beharbada mundua pizkanaka hobetuz joatea lortuko genuke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun