Epaileak epaituz - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 23a, 22:19

Argi dago Euskal Herrian epaile izateko, edo epaileen epaile izateko ez dela derrigorrezkoa euskaldun izatea. Ez Zuberoan eta ezta Bizkaian bere. Euskaldunak bigarren mailako hiritarrak gara, beltzak Estatu Batuetan autobusetan ilen ezin zirenean legez. Problema da, ondino euskaldun asko ez direla horretaz konturatu. Edo konturatu arren, eskubideak gauzatzea ez dala errentagarri.

Epaile edo epaileen epaile izateko Bizkaia,Gipuzkoa eta Arabarako atzamarrez Madriletik imini dauren tipoak zera esan dosku, mendeetako kolonien ganera berba egikeran epaile erdaldunen arrokeri eta handikeri dana berea eginez: “epailea izateko ez da beharrezkoa hizkuntza koofiziala jakitea, zuzenbide ondo jakitea baino”. Hara, Europa osoko epaile gazte “cum laude”elebakarrak ikusten doaz karraderan doazela lanpostu barriak baskongadetan kostera, española jakitea ez danez beharrezkoa....

Eze, klaro!, espainiera ere koofiziala da Bizkaia, Araba eta Bizkaian. Baina ez zeuen gure hori esaterik Piñeiro jaun goikoak. Berarentzat erdikoa eta ofiziala espainola da eta albokoa eta koofiziala euskara. Jelkideek koofizialtasuna alkarrekiko ekidistantzia dala aspertu arte esan arren hogei urtetan, praktikaren porazuz ikasi dogu euskarak apaingarrizko ofizialtasuna dekola. Klaro, eze azken batean danok dakigu erdera ta! Gure aita-amei, aiton-amamei edo birraiton-birramamei derrigorrezko inposaketa egin jotselako ta! Guri geuri derrigorrezko inposaketa egin joskuelako eskolan ta! Derrigorrezko inposaketa epaileek, bere, egiten doskuelako ta!

Gero eta gehiago gara erderaz edo itzulpenez epaituak izatea onartuko ez dogunok. Piñeiro jauna erretiratu deitzela piñak batzera Madrileko El Retirora. Espaiñatik hizkuntza zapalkuntza dator, lagunzino deukela bertoko batzuen eskutik. Gernikako gose grebakoen goseak onura handia dakarku. Horrek elikatzen gaitu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun