2004ko Ibilaldia Sopelana eta Leioako ikastolek antolatuko dute, baina egun berezi hori iritxi bitartean hasi dira jadanik honen inguruko kultur ekintzak antolatzen. Eta hauen artean datorren iganderako ikuskizun musikal bat izango da Sopelanan.
Garaje sound, ETB1eko ShowBT saioak prestaturiko musikal bat da. Gaur egun mundu mailan hain arrakastatsua den ikuskizun mota batekin bat eginez, Euskal Herrian egin den lehen musikal gazte, moderno eta freskagarria da 12 neska mutilek parte hartzen duten musikal ikusgarri eta entzungarri hau.
Emanaldi bakarra izango da duen produkzio tamaina dela eta. Aktore eta teknikari kopuru, eta duen azpiegitura dela eta ezinezkoa litzateke ikuskizunaren handik honakoa.
Musikal honek edozein herriko edozein neska mutil koadrilla batek izan dezaken arazo bat aurkezten digu. Kalean daude, ez dute beraien aisialdia non garatu. Eta arazo honen aurrean erabaki bat hartzen dute. Lokal bat alokatzea. Baina hau hasiera baino ez da. Segituan etorriko dira arazoak. Lokalaren jabea, beste bezero errespetagarri baten bila hasiko da, lokal honek gure lagunentzat duen esanahiarekin erreparatu gabe. Baina hauek ez dira burumakur geratuko eta nagusiari aurre egingo diote.
Baina ez da hau musikal honetan kontatzen den istorio bakarra. Maitasunaz ere hitzegiten da, gorrotoaz, bazterketaz
Hau guztia ordubete irauten duen gaur egungo musikalik ikusgarri eta entzungarrienean.
Gogoratu IBILADIAK antolatzen duen emanaldi hau bakarra izango dela eta ezinezkoa litzatekela, BALEUKO, BETIZU eta SOPELANAko udaletxearen laguntzarik gabe.
Antolaketan parte hartzeko deia
'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com