Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak atzo adierazi zuenez, "euskara sustatzeko aitzakiarekin, ezin ditugu lagundu terrorismoaren apologia egin eta biktimak umiliatzen dituzten pertsonak". Popularren zinegotziak dio Muguruza Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako kide izan zela, "mundu erradikalaren ideiak defenditzeagatik gatazkatsuak izan ziren bi talde".
"Borroka armatua defendatzea eta Euskal Herriaren gaineko ustezko opresioa salatzea" egotzi zion Muguruzari Arruek. Are gehiago, nazismoaren apologia egin edota bere abestietan judutarren holokaustoa defendatuko lukeen taldea kontratatzeko prest egongo litzatekeen galdetu zion Zarraoari.
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritza Kultura sailburuak, aldiz, euskal taldeen aurkako azken erasoak gaitzetsi eta "kanpainia antolatuaren zantzuak" daudela aitortu zuen, atzo ere egindako adierazpenetan. Honen arira, hainbat euskal musikarik azken asteotan Espainian jasan dituzten zentsura eta boikot kasuak "onartezinak" direla adierazi zuen Azkaratek, Halaber, kanpaina horren bitartez, euskal musikariei hitza kendu nahi dietela azaldu zuen: "Pentsatzen dutena adierazteko eskubidea ukatzen zaie, eta hori da hain zuzen, oinarrizko eskubidea izan behar duena".
Ignacio Casado Espainiako Autoreen eta Editoreen Elkarteko EAEko delegatuak ere "oso larriak" jo zituen azkeneko gertaerak.
Gaiaren inguruko albisteak:
"Kanpainaantolatuaren zantzuak daude" - Berria (2004 Urt 23)