Gaurtik aurrera eta otsailaren 2ra arte, jendearentzat erakusgai daude Hauteskunde-Zentsuko Zerrendak (2003ko abenduaren 1eko datuekin). Datuetan akatsen bat egonez gero, honako hau izango da erreklamatzeko epea.
Zerrenda horiek ondoko toki hauetan kontsulta daitezke: Udaletxeko Estatistika Sailean (Foruak kalea, z./g.) eta Getxo auzoko Benturillena kaleko 17. zenbakiko eta Erromoko Aurrezki Kutxa kaleko 3. zenbakiko Herritarren Arreta Bulegoetan.
Halaber, Call Center zerbitzuaren bidez kontsulta daiteke hauteskunde-zentsua. Telefono bidezko arretarako, Udalak jarri duen zerbitzu berria da aipatutakoa (902 115 500); bertara astelehenetik ostiralera 8:30etatik 19:00ak arte dei daiteke, ez duelako etenik egiten, eta ostiraletan 8:30etatik 14:00ak arte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.