Ricardo Ibarra Sopelako alkateordeak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, ekimena "beste urrats bat da hiritarrekiko zerbitzuen hobekuntzarako proiektuan, liburutegi sopeloztarra hobeto ezagutzeko aukera emanez, bertara joateko beharrik izan gabe".
Ibarraren esanetan, Sopelako webguneak eskaintzen duen zerbitzu berri hau hobetzen joango da, eta espazio berriak gehituko zaizkio aurrerantzean.