Lan-egutegia negoziatzea eskatu dute EHUko administrazio eta zerbitzu langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 26a, 22:25

ELA, LAB, EILAS eta CCOO sindikatuek EHUko Administrazio eta Zerbitzuko Langilegoaren lan-egutegia eta lan-poltsaren kudeaketarako moldaturiko testua negoziatzea eskatu dute gaur. Aipatutako sindikatuek EHUko gerentearen jarrera salatu dute prentsa ohar baten bidez, eta "plazak amortizatzen ahalegintzea, unibertsitateko zerbitzuak pribatizatea eta Funtzio Publikoaren Euskal Legea ez betetzea" leporatu diote. "Gerentearentzat, espedientea betetzeko audientziazko izapide bat besterik ez da negoziazio kolektiboa, negoziatzeko inolako borondaterik gabe eta, are gutxiago, akordioa lortzeko", adierazi dute.

Sindikatuen iritziz, ekintza hauek "oso larriak" dira eta, aldatu ezean, gatazkak eta mobilizazioak ekarriko dituzte. Horregatik, gerentea kargutik kentzeko eskatu diote Manuel Montero EHUko errektoreari. Alldi berean, UGTren "elkartasun eza" salatu dute, "gerentearen nahiei laguntzen ari direlako".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun