Gazteentzako komiki-tailerra antolatu du Berangoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 27a, 20:47

Otsailaren 7a eta martxoaren 27a bitartean, komiki-tailerra antolatu du larunbatero Berangoko Kultur Etxeak, 17 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta bereziki. Guztira, zortzi saio emango dituzte, Santa Anako Kultur Etxean, 12:00etatik 14:00etara.

Izena eman nahi dutenek urtarrilaren 30era arte izango dute aukera, kultur etxe guztietan. Berangon erroldaturik daudenek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta besteek 12.

Informazio gehiagorako:
Berangoetako Kultur Etxea (946 682 143)
e-mail: berangocultura@telefonica.net
Santa Anako Kultur Etxea (946 681 179)
e-mail: santanakultura@berango.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun