Otsailaren 4an, Sopelako Udalak antolatutako Agate Deuna eguneko koru txapelketan parte hartu nahi duten guztiek, oraindik ere, urtarrilaren 30era arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako 944 065 504 (goizez) eta 944 065 519 (arratsaldez) telefono zenbakietara deitzea besterik ez dute.
Parte hartzeko arauei dagokionez, 10 lagunez osatuak egon beharko dira taldeak, guztiak sopeloztarrak eta berdin-berdin jantziak gainera . Izan ere, taldeak janzkera propioa eduki beharko du. Horretaz gain, bost toki zehatz izango dituzte kantatzeko: Urgitxeta enparantza, 'K-Rock' taberna, Iparragirre kalea, Sabino Aranako bus geltokia eta Udaletxeko plaza.
Aurkezten den talde bakoitzak 180 euroko dieta jasoko du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.