Leioako campusera joateko autobusak murriztuko ditu bihar Bizkaibusek

Erabiltzailearen aurpegia
Aquinoko Tomas Deunaren jaia dela eta, bihar EHUko Leioako campuserako Bizkaibuseko zerbitzuak murriztea erabaki du Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lanak eta Garraioa Sailak, aurreko urtetan egin duten antzera. Eskola-eguna ez denez, oinarrizko zerbitzuak eskainiko dituzte bakarrik, Leioako campuserako, biharko garraio-beharrizanak betetzeko baino ez. Dena den, aurrekoetan ez bezala, Termibus-EHU (A-2312) eta Bermeo-Mungia-EHU-Gurutzeta (A-3522) autobus lineak mantenduko dituzte. Informazio gehiagorako: 902 222 265 (8:00etatik 20:00etara)