Gainera, topaketa bat burutuko da egun osoan zehar, eta txakolina dastatzeko zenbait saio egingo dira, non, unibertsitateko komunitateko kideez gain, Euskal Herriko artearen eta gastronomiaren munduko ordezkariak dauden gonbidatuta.
Jardunaldiaren helburua artearen eta gastronomiaren arteko zubiak eraikitzea da. Izan ere, "aldenduta mantendu diren arren, ezaugarri bateratu ugari dituzten bi alor dira, biek egiten baitute lan sentikortasunarekin, plazerrarekin eta dastamenarekin".
Halaber, jardunaldiaren bitartez, etorkizunean egin daitezkeen ekimenentzako oinarriak jarri nahi dituzte, hala nola ardo, botila edo kopentzako etiketak egiteko lehiaketak antolatzea.
EHUko Arte Ederretako Fakultateak ostiral honetan ospatuko ditu Txakolin I. Jardunaldiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Merkataritza Ganbararen laguntzarekin antolatuta. Unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte, dastaketa-ikastaro bat emango da, fakultateko irakasleei, Adiministrazio eta Zerbitzuetako langileri zein ikasleei zuzenduta.