Trafiko arazoak konpontzeko, Arriluzen itsasgaineko erlaiza egitea eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 28a, 22:36

Arriluzeko kaian "etengabe" ematen diren trafiko eta aparkaleku arazoak "lehenbeilehen" konpontzea eskatu du gaur Getxoko PPk. 2001ean egindako udalbatzan, itsaso gainean, kaia bere luzeeran zeharkatuko lukeen erlaiza eraikitzea proposatu omen zuten eurek, Marisa Arrue popularren bozeramaleak gogoratu duenez, baina atzera bota zen eskaera. Hori dela eta, proposamena "berriro ere kontutan hartzea", edo bestela, "udal zerbitzu teknikoek edota, lehiaketa bidez, bestelako enpresa batek azterketa egin dezala" eskatuko dute ostiraleko udalbatzan popularrek arazoa konpontzeko. Erlaizak "kaiako errepideak eta aparkalekuak handiagotzea ahalbidetuko luke", Arrueren hitzetan.

Marisa Arrue popularren bozeramaleak adierazi duenez, mozioa aurkeztuko dute ostiraleko (urtarrilak 30) udalbatzan, "diru aldetik" gune horretarako zein irtenbide izango litzatekeen bideragarriena azter dezan Udal Gobernu Batzordeak. Arrueren hitzetan, Getxoko Kirol Portura eta Ereaga hondartzara doan Abantzada errepideko sarreran "zirkulazio-anabasa izaten da beti". Hori dela eta, uda baino lehen irtenbidea ematea eskatuko dute popularrek, "arazoa larriagotu ez dadin".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun