Getxon 4 urte = 4 gaztetxe: hauek botatzeko Udalak emandako argudioak ustelduta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 28a, 22:38

Getxon gaztetxe baten beharra! Gure indarrak ahuldu nahian, gure ametsak zapuztu nahian, guri gazteria kendu nahian, gure izena desagertarazi nahian dabilen sistema baten aurrean aurkitzen gara; geroz eta handiago dirudien eta geroz eta bortitzago jokatzen duen sisteman. Honen aurrean, gazteok, espazio liberatua izango litzatekeen gaztetxea ikusten dugu irtenbide bezala. Ametsak gauzatu eta sistemari aurre egiteko tresna, beti ere espazio liberatu hau hasiera bat izanik, gero eredu hori sistema horren aurka erabiltzeko.

Jadanik Getxon eta Algortan 4 eraikin okupatu dira:

- SASTRAKA GAZTETXEA (2000ko urte hasieran okupatua) Uztailan bota zuten etxeak egiteko aitzakiarekin.

- KUTXITRIL: (2001eko neguan okupatua) Ihauterietan bota zuten. XIX. mendeko baserri bat zen eta babestua gainera, baina bota egin zuten. Honi erantzuna emateko manifestazioan, Ertzaintzak gazte bati metro bateko distantzian bokatzarekin tiro egin eta sahietzak apurtu zizkion, beste bati kokotxa txikitu, eta beste batzuk hospitalizatuak izan ziren.

- BURDINOLA GAZTETXEA: (2002ko apirilean okupatua) 2002ko ekainaren bukaeran bota zuten.

- MAIDAGAN GAZTETXEA: (2002ko urte bukaeran okupatua) 2003ko udazkenean bota zuten.

Baina, nola ez, guztiak suntsituak izan ziren. Bertan eraiki beharra zegoen eta. Gaur ordea, aitzaki hutsa baino ez zela bagenekien arren, oraindik itxaroten ari gara, ZER ERAIKIKO OTE?

Sastraka bota zutenetik dagoeneko 4 urte igaro dira eta, azken kolpekadak azken horma bota zueneko momentua bezala dago. Are gehiago, hobetu egin da, bertan dagoen sastraka guztiak aurrera egiten duelako. Etsi barik. Gazteoi indarrak emanez, eta bidea erakutsiz.

EZ GAITUZTE ISILDUKO, EZ GAITUZTE LOKARTARAZIKO, PRESTA DAITEZELA, HURRENGOA HURBIL DAGO ETA!

OKUPAZIOA ZABALDU.
A.G.A Algortako Gazte Asanblada.
sastrakagaztetxea@hotmail.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun