'Emakumea eta Kirola' hitzaldia bihar Sopelako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 29a, 21:04

Ibilaldia 2004ren eskutik, urtarrilaren 30ean, bihar hain zuzen ere, “Emakumea eta Kirola” izenburua duen hitzaldia egongo da Sopelanako udaletxeko Hall kulturalean, 19:30ean. Hitzaldi honetan parte hartuko dutenak honakoak dira: Emma Albizu surflaria, Irantzu Arondo sokatira munduko txapelduna, Jasone Iraragorri Athletic Clubeko zuzendaritzako kidea, Maria Mentxaka plater-tiroketan munduko txapelduna, Nerea Onaindia Athleticeko kapitaina eta Elaia Torrontegi taekwondo munduko txapelduna. Moderatzailea ere primerakoa izango da: Ana Urrutia, surflaria eta ETBko aurkezlea.

Otsailari dagokionez egongo diren ekitaldi batzuk aurreratuko dizkizuegu, nahiz eta batzuk oraindik ere zehaztu gabe dauden.

Otsailaren 15ean (domeka) txitxiburduntzia egongo da.

Otsailaren 20an, (barikua), Inauteri jaia egongo da Leioako Betiko Ikastolan. Goizean Itzubaltzeta / Romoko kaleetatik egongo den kalejiraz goza dezakezue, eta arratsaldez ikastolan bertan izango den antzezpenaz.

Eta bukatzeko, otsailaren 22an egongo den ekintzaren berri eman gura dizuegu. Domekan, 12:00etan beisbola egongo da Sopelanako Urko kiroldegian. Bizkaiko selekzioa eta Nafarroako konbinatua dira aurrez-aurre jarriko direnak.

Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun